Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Aduana arratsalde eta larunbatetan irekitzeko eskatu du Irungo Udalak

Ostiralean egindako bileran, Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak kezka adierazi zuen uztailean Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (ZAEA) Aduanako bulegoetan ezarritako ordutegi murrizketarengatik, eta atzera egitea egiteko eskatzen dion testu bat onartu zuen, ahobatez. Abuztuaren 1ean erabaki zuen Zerga Agentziak Irungo Aduanako ordutegia murriztea. Ordura arte, lanegunetan goizez eta arratsaldez, eta larunbat goizetan ematen zuen zerbitzua aduanak; abuztutik larunbatetan itxita dago, eta astelehenetik ostiralera, goizez irekitzen dute soilik. Europako Batasunekoak ez diren garraioen inportazioak eta esportazioak jasotzen ditu aduanak, eta jarduera ekonomiko garrantzitsua da hiriarentzat. Batzordeak uste du ordutegi murrizketarekin garraio enpresa askok beste aduanetara joateko erabakia hartuko dutela, horien ordutegia ez dutelako murriztu. Horregatik, bozeramaileek hiru puntuko ebazpena onartu zuten ostiralean. Lehenengoan, udalak bere kexka agertzen du «aduanako bulegoetako ordutegi murrizketak merkantzien garraioan eragin dezakeelako». Bigarrenean, garraio arloarekin elkarlanean borroka egiteko konpromisoa agertzen dute, erabakiak kalte ekonomikorik eragin ez dezan. Eta azkenik, Zerga Agentziari atzera egiteko eskatzen diote, «Irungo aduanak, beste aduanen baldintza berberetan jardun ahal izateko».

admin
Bidasoa
2011/11/08
Zaisako dorrea

Zaisako eremuan daude aduanako buelgoak

Ostiralean egindako bileran, Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak kezka adierazi zuen uztailean Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (ZAEA) Aduanako bulegoetan ezarritako ordutegi murrizketarengatik, eta atzera egitea egiteko eskatzen dion testu bat onartu zuen, ahobatez.

Abuztuaren 1ean erabaki zuen Zerga Agentziak Irungo Aduanako ordutegia murriztea. Ordura arte, lanegunetan goizez eta arratsaldez, eta larunbat goizetan ematen zuen zerbitzua aduanak; abuztutik larunbatetan itxita dago, eta astelehenetik ostiralera, goizez irekitzen dute soilik. Europako Batasunekoak ez diren garraioen inportazioak eta esportazioak jasotzen ditu aduanak, eta jarduera ekonomiko garrantzitsua da hiriarentzat.

Batzordeak uste du ordutegi murrizketarekin garraio enpresa askok beste aduanetara joateko erabakia hartuko dutela, horien ordutegia ez dutelako murriztu.

Horregatik, bozeramaileek hiru puntuko ebazpena onartu zuten ostiralean. Lehenengoan, udalak bere kexka agertzen du «aduanako bulegoetako ordutegi murrizketak merkantzien garraioan eragin dezakeelako». Bigarrenean, garraio arloarekin elkarlanean borroka egiteko konpromisoa agertzen dute, erabakiak kalte ekonomikorik eragin ez dezan. Eta azkenik, Zerga Agentziari atzera egiteko eskatzen diote, «Irungo aduanak, beste aduanen baldintza berberetan jardun ahal izateko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.