Irunen urak eramandako gizonezkoa hilda aurkitu dute
Euskalmeten arabera, ekaitza Bizkaia aldera joango da, baina pixkanaka indarra galdu eta atertu egingo du. Atzean, ordea, kalte ugari utzi ditu. Horietatik larriena atzo arratsaldean, Irunen. Baratzean ari zen 76 urteko gizonezko bat ubidera erori zen,...
Euskalmeten arabera, ekaitza Bizkaia aldera joango da, baina pixkanaka indarra galdu eta atertu egingo du. Atzean, ordea, kalte ugari utzi ditu. Horietatik larriena atzo arratsaldean, Irunen. Baratzean ari zen 76 urteko gizonezko bat ubidera erori zen, eta urak eraman zuen.
17:00ak aldera aurkitu dute haren hilotza, Katea auzoaren ondoko Jaizubia industrialde parean.

