Hilda agertu da uholdeengatik desagertu zen Irungo gizona
Bere baratzean lanean ari zela uhaldi batek baratze ondoko errekasto batera eraman zuen 76 urteko gizona hilda agertu da gaur, 17:00ak aldera, Jaizubiako industrialdean, Kateatik hurbil. Atzo arratsaldean izan zen gertakaria, eta berehala hasi ziren erreskate taldeak gizonaren bila. Herenegun desagertutakoaren arrastorik aurkitu ez zutenez, atzo, 09:00etan hasi ziren berriz ere Ertzaintzako, Gurutze Gorriko, DYAko eta Irungo nahiz Hondarribiko udaltzaingoko kideak, bost taldetan banatuta, gizonaren bila. Gurutze Gorriko kideek aurkitu zuten atzo gizonaren hilotza, Katea auzotik ez oso urruti, Jaizubian.