Finala galdu du Txostek pala motzean
Errenteria-Oreretako Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan. Pasa den larunbatean Ordizian Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela erren...
Errenteria-Oreretako Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan. Pasa den larunbatean Ordizian Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela errenteriarrek.
Ostiralean, bestalde, finalaurrekoak jokatu zituzten errenteriarrek Fanderian Txost 2ko Oinatz Aizpuru eta Orkatz Argoteren kontra. Oiartzuarrek 35-40 galdu zuten, eta ez zuten lortu finalerako sailkatzea.

