Armistizioaren zeremonia, ostiralean
Hilaren 11n, ostiralarekin, 1914-1918 Gerlako Armistizioaren Eguna ospatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta Hendaian, Pausun eta Biriatun, Lehen Mundu Gerlan hildakoak izanen dituzte gogoan. Hendaiako zeremonia 12:00etan hasiko da, Hildakoen Monumentoan....
Hilaren 11n, ostiralarekin, 1914-1918 Gerlako Armistizioaren Eguna ospatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta Hendaian, Pausun eta Biriatun, Lehen Mundu Gerlan hildakoak izanen dituzte gogoan. Hendaiako zeremonia 12:00etan hasiko da, Hildakoen Monumentoan. Aurretik meza ospatuko dute San Bixente elizan, 11:00etan hasita, gerlari ohien, Erresistentziako kide eta deportatuen elkarteetako kideak bertan izango direlarik.
Eguerdian Hildakoen Monumentoaren aurrean eginen den elkarretaratzearen ondotik aperitifa prestatuko dute Herriko Etxeko 1. solairuko aretoetan.

