Portu Agintaritza kanpo kaian “tematuta” dagoela iritzi dio ELAk
ELAren arabera, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria, baina Pasaiako Portu Agintaritza “tematuta” dago. Pasa den ostegunean Portu Agintaritzak onartutako Ingurumen Txostenaren harira egin ditu adierazpen horiek sindikatuak. Ag...
ELAren arabera, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria, baina Pasaiako Portu Agintaritza “tematuta” dago. Pasa den ostegunean Portu Agintaritzak onartutako Ingurumen Txostenaren harira egin ditu adierazpen horiek sindikatuak. Agintaritzak kanpo kaia alternatiba bakartzat jotzen duela eta hori saltzen ari dela kritikatu du. Hala ere, “jarduera ekonomikoa eta biziberritzea bateragarri egiteko beste aukerak” ere badirela esan du.
ELAk gogorarazi du Espainiako Ingurumen Ministerioak ohartarazi zuela kanpo kaiak “kalte atzeraezinak” eragingo dituela. Gaineratu du Ingurumen Ministerioak proiektua ez dela ekonomikoki jasangarria adierazi zuela, “eta hala izaten jarraitzen du proiektu berean jarraitzen baitu [Agintaritzak] ekin eta ekin, aldaketarik gabe. Jasangarritasuna gutxien kontuan hartzen duen proiektuan jarraitzen du tematuta”.