Chaplinen alaba Anniek ‘La belle vie’ antzeztuko du ostiralean Mendi Zolanen
Grenier de Babouchka konpainiak Jean Anouilhen La belle vie (Bizitza ederra) obra antzeztuko du heldu den ostiralean, hilaren 11n, Mendi Zolan kultur gunean. Annie Chaplin, Charlie Chaplinen alabak, parte hartzen du antzezle taldean. Antzezlanak Von Valençay familiaren pasarte bat kontatuko du. Herriaren Museoan agertuko dira, langile-oldeen mesedeetara. Waldshutz-tarren etxe dotore izandakoan bizi diren aristokrata horiek, zerbitzari izandakoaren zaintzapean dira orain. Ikuskizuna 2011-2012ko Kultur Sasoiaren baitan sartzen da, eta, horretarako, harpidetza har daiteke. Harpidedunek beren txartelak azaroaren 7a baino lehenago erreserbatu behar dituzte. Besteentzat, txartelak salgai izanen dira azaroaren 8tik 10era. Xehetasun gehiagorako galdegin Mendi Zolan kulturgunean: 0559 48 39 40 telefono zenbakian edo culture[abildua]mairie-hendaye.com posta elktronikoan.
Grenier de Babouchka konpainiak Jean Anouilhen La belle vie (Bizitza ederra) obra antzeztuko du heldu den ostiralean, hilaren 11n, Mendi Zolan kultur gunean. Annie Chaplin, Charlie Chaplinen alabak, parte hartzen du antzezle taldean. Antzezlanak Von Valençay familiaren pasarte bat kontatuko du. Herriaren Museoan agertuko dira, langile-oldeen mesedeetara. Waldshutz-tarren etxe dotore izandakoan bizi diren aristokrata horiek, zerbitzari izandakoaren zaintzapean dira orain.
Ikuskizuna 2011-2012ko Kultur Sasoiaren baitan sartzen da, eta, horretarako, harpidetza har daiteke. Harpidedunek beren txartelak azaroaren 7a baino lehenago erreserbatu behar dituzte. Besteentzat, txartelak salgai izanen dira azaroaren 8tik 10era. Xehetasun gehiagorako galdegin Mendi Zolan kulturgunean: 0559 48 39 40 telefono zenbakian edo culture[abildua]mairie-hendaye.com posta elktronikoan.