Zine Txiroko emanaldiak datorren ostegunean hasiko dituzte seigarrenez
Zine Txiroaren denboraldi berria datorren ostegunean hasiko da. Seigarren denboraldi honetan batik bat bideotekan izango dituzte berritasun nagusienak: 30 pelikula berri batu dizkiote, eta dagoeneko 70 pelikula bildu dituzte. Filmak ikusteko asmoa duenari bazkide egiteko deialdia egin diote Mikelazulotik. Urtean hamar euroren truke nahi duen guztietan eraman ahal izango ditu DVDak etxera. Ohi den moduan, gai sozial eta politikoei buruzko film eta dokumentalekin jarraituko dute, eta horiekin zerikusia daukaten pertsonak gonbidatuko dituzte. “Pelikula eta gonbidatu interesgarriak eta gai berriak” bilatzen saiatu direla jakinarazi du Iker Fernandez antolatzaileak. Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, talde eztabaida ere bultzatu nahi dute antolatzaileek: “Pelikula ikusteaz gain, garrantzitsua da guretzat foro bat sortzea. Filma ikustea ez dadila izan zerbait indibiduala; elkarrekin ikusita sakontzea pelikulak tratatzen duen gai horretan, bitxikeriak galdetzea, eta iritziak trukatzea”. Horrez gain, dokumentalei zabalkundea eman nahi diete ekimenaren bidez: “Horien proiekzioak foro alternatiboetan egiten dira. Orduan, helburua da espazio bat eskaintzea film mota horiei, eta aldi berean, material mota hori jendeari eskuragarri egitea. Horregatik bideoteka. Gainera, orain, Creative Commonsekin daude, deskarga librearekin”. Lehen filmak Datozen bi hilabeterako filmak dagoeneko erabakita dituzte Mikelazuloko kideek. Datorren astean Ojos que no ven emango dute, 19:30etik aurrera, Mikelazulo kultur elkartean. Dokumental horretan faxismoaren biktimak agertzen dira trantsiziotik gaurdaino. [...]
Zine Txiroaren denboraldi berria datorren ostegunean hasiko da. Seigarren denboraldi honetan batik bat bideotekan izango dituzte berritasun nagusienak: 30 pelikula berri batu dizkiote, eta dagoeneko 70 pelikula bildu dituzte. Filmak ikusteko asmoa duenari bazkide egiteko deialdia egin diote Mikelazulotik. Urtean hamar euroren truke nahi duen guztietan eraman ahal izango ditu
DVDak etxera.
Ohi den moduan, gai sozial eta politikoei buruzko film eta dokumentalekin jarraituko dute, eta horiekin zerikusia daukaten pertsonak gonbidatuko dituzte. “Pelikula eta gonbidatu interesgarriak eta gai berriak” bilatzen saiatu direla jakinarazi du Iker Fernandez antolatzaileak.
Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, talde eztabaida ere bultzatu nahi dute antolatzaileek: “Pelikula ikusteaz gain, garrantzitsua da guretzat foro bat sortzea. Filma ikustea ez dadila izan zerbait indibiduala; elkarrekin ikusita sakontzea pelikulak tratatzen duen gai horretan, bitxikeriak galdetzea, eta iritziak trukatzea”.
Horrez gain, dokumentalei zabalkundea eman nahi diete ekimenaren bidez: “Horien proiekzioak foro alternatiboetan egiten dira. Orduan, helburua da espazio bat eskaintzea film mota horiei, eta aldi berean, material mota hori jendeari eskuragarri egitea. Horregatik bideoteka. Gainera, orain, Creative Commonsekin daude, deskarga librearekin”.
Lehen filmak
Datozen bi hilabeterako filmak dagoeneko erabakita dituzte Mikelazuloko kideek. Datorren astean Ojos que no ven emango dute, 19:30etik aurrera, Mikelazulo kultur elkartean. Dokumental horretan faxismoaren biktimak agertzen dira trantsiziotik gaurdaino. Oraindik ideologia faxistak dituzten taldeak badirela erakusten du, nola erasoak egin dituzten, eta horiek nola gordetzen dituzten isilpean.
Hurrengo hilabetean, berriz, Ximeneia 70-80. hamarkadako langileen mugimenduari buruzko lanari egingo diote tartea. Zuzendariaren aitak lantegi batean egiten zuen lana, baina margotu ere egiten zuen langileen mugimendua islatuz. Koadro horien bidez, garai horretan bizitakoan sakondu du egileak.