Moldatutako Ingurumen Txostena onartu du Portuko Administrazio Kontseiluak
Txostena onartuta, bigarrenez jarriko dute jendaurrean, 45 egunez, hala nahi duen orok alegazioak aurkez ditzan. Portuko Administrazio Kontseiluak “eraldatutako” Ingurumen Txostena onartu du. Atzo eguerdian bildu ziren kontseilariak, ezohiko deialdian, Portu Agintaritzak bigarrenez landu duen Ingurumen Txostena aztertu eta bozkatzeko. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak gonbidatu gisa parte hartu zuen Administrazio Kontseiluan, baina ez zuen boto eskubiderik izan. Administrazio Kontseilua hasi aurretik, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando prentsaren aurrera irten zen, Portuko zuzendari Gregorio Irigoien eta proiektuetako buru Cesar Salvadorrekin batera. Eraldatutako Ingurumen Txostenaren gaineko azalpenak eman zituzten, aztertu dituzten balizko alternatiben gaineko datu esanguratsuak nabarmenduz. Atzo onartu zuten Ingurumen Txostena, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren alegazioa jaso zuenaren eraldaketa da. Kanpo kaia «jasangaitza» zela, eta “ingurumenaren gaineko kalteak itzulezinak” izango liratekeela esan zuen orduan Madrilgo Ingurumen Ministerioak. Akatsak zuzenduz Atzo azaldu zutenez, moldatutako txostenean, orduan egin ziren akatsak zuzentzen ahalegindu dira, ingurumenaren gaineko eragina txikitze aldera, neurri zuzentzaileak proposatuz. Txostena onartuta jendeaurrean jarriko dute orain, 45 egunez, alegazioetarako. Ondoren, Frantziako Estatuari jakinarazpena helaraziko diote, eta Ingurumen Memoria osatzeari ekingo diote, Espainiako Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean. Memoria osatuta, Espainiako Sustapen Ministerioari hori helarazi, eta horrek hartu behar du azken erabakia, Portuaren Plan Zuzentzaileari argi berdea emanez, edo atea itxiz. Lucio Hernandok atzo esan [...]
Txostena onartuta, bigarrenez jarriko dute jendaurrean, 45 egunez, hala nahi duen orok alegazioak aurkez ditzan.
Portuko Administrazio Kontseiluak “eraldatutako” Ingurumen Txostena onartu du. Atzo eguerdian bildu ziren kontseilariak, ezohiko deialdian, Portu Agintaritzak bigarrenez landu duen Ingurumen Txostena aztertu eta bozkatzeko. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak gonbidatu gisa parte hartu zuen Administrazio Kontseiluan, baina ez zuen boto eskubiderik izan.
Administrazio Kontseilua hasi aurretik, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando prentsaren aurrera irten zen, Portuko zuzendari Gregorio Irigoien eta proiektuetako buru Cesar Salvadorrekin batera. Eraldatutako Ingurumen Txostenaren gaineko azalpenak eman zituzten, aztertu dituzten balizko alternatiben gaineko datu esanguratsuak nabarmenduz.
Atzo onartu zuten Ingurumen Txostena, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren alegazioa jaso zuenaren eraldaketa da. Kanpo kaia «jasangaitza» zela, eta “ingurumenaren gaineko kalteak itzulezinak” izango liratekeela esan zuen orduan Madrilgo Ingurumen Ministerioak.
Akatsak zuzenduz
Atzo azaldu zutenez, moldatutako txostenean, orduan egin ziren akatsak zuzentzen ahalegindu dira, ingurumenaren gaineko eragina txikitze aldera, neurri zuzentzaileak proposatuz.
Txostena onartuta jendeaurrean jarriko dute orain, 45 egunez, alegazioetarako. Ondoren, Frantziako Estatuari jakinarazpena helaraziko diote, eta Ingurumen Memoria osatzeari ekingo diote, Espainiako Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean.
Memoria osatuta, Espainiako Sustapen Ministerioari hori helarazi, eta horrek hartu behar du azken erabakia, Portuaren Plan Zuzentzaileari argi berdea emanez, edo atea itxiz.
Lucio Hernandok atzo esan zuenez, memoria apirilerako bukatuko dute, eta litekeena da Sustapen Ministerioak 2012ko irailerako erabakia hartuta izatea.
Eusko Jaurlaritzaren oniritzia ere beharrezkoa du proiektuak, lurralde antolaketaren ikuspegitik zein proiektuak LICaren eremuan eragiteagatik.
Lau alternatiba
Porturako balizko lau alternatiba planteatu dituzte eraldatutako Ingurumen Txostenean, legez hala behartuta. Lehen alternatibak, 0 Alternatiba izendatu dutenak, portua bere horretan uztea ekarriko luke. Portu Agintaritzaren ustez, ordea, alternatiba horrek portuaren gainbehera ekartzeaz gain, biziberritzea ezinezkoa bihurtuko luke.
Aztertu dituzten hurrengo bi alternatibak, barruko portuan kokatu dituzte, baina aurreikusi dituzten inbertsioak eta moldaketa lanak aldez aurretik ezbaian jarriz.
Gauzak horrela, “oraindik ere aukerarik onena kanpo kai berria eraikitzea dela” ondorioztatu du Portu Agintaritzak, portua kanpora eramanez, trafikoa 17 milioi tonetaraino haz daitekeela aurreikusi dutelako.