Mikel Jimeno Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea
Zeateakoizut kanpainak badu irabazlea
Mikel Jimenorena izan da 20.000 boletoen artean, Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea. Berekin batera, Javier Garcia, Manuel tabernako jabeak ere saria jaso du. Lehenengoak bi lagunentzako otordua irabazi du Oiartzungo Zuberoa jatetxean, kontsumizioa euskaraz eskatzeagatik. Bigarrenak, sari bera jaso du, baina Trintxerpeko Izkiña jaetxean.
31 taberna eta jatetxe guztira
Zeateakoizut? kanpaina, Errenteriako Udaleko Euskara Departamentuak eta Oarsoaldea garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatu dute Euskara Oarsoaldeko Komertziora egitasmoaren barruan. Parte hartu duten tabernetan, zozetan parte hartzeko txartela banatzen zieten kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei.
Irune Balentziaga Euskara zinegotzia pozik azaldu da kanpainak jaso duen erantzunarekin, izan ere 20.000 txartel jaso dituzte lkanpainan parte hartu duten 31 taberna eta jaetxeen artean.
Honakoak dira kanpainan parte hartu dutenak:
- Agustinas
- Amets
- Arkaitza
- Txoko
- Batzokia
- Bienvenido
- Buxan
- Crespo
- De Cyne Reyna
- Errota
- Gailur
- Gambrinus
- Gaztelu
- Gurkale
- Irrintzi
- JM
- KB
- Kerala
- Laket
- Landare
- Lantxeta
- Leku Zaharra
- Maite
- Manuel
- Noray
- Oberena
- Oiartzun
- Sindikato
- Txikikaia
- Ur-Gain
- Zamalbide