Eskola Agendaren 21 lehen foroa, asteartean
Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute datorren asteartean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek. 2011/2012 ikast...
Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute datorren asteartean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek.
2011/2012 ikasturtean, baina, Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek jorratuko duten gaia bioaniztasuna izango da. Hasi dira ikastetxe horietan gaia lantzen. Horrela, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Altamiragain parkea bisitatu zuten eta bertan egindako lanak ikusteko aukera izan zuten: zuhaixken landaketa, landare inbaditzaileen aurkako neurriak…
DBHko 2. eta 4. mailakoek, berriz, Jaizkibelen egin zuten txangoa atzo. Mendi horretako ameztia berreskuratzeko lanak ikusi ahal izan zituzten ikasleek, baita sortutako urmaela ere. Txango hori, berez, urriaren 24ean egin behar zuten, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten.