Eskola Agenda 21en hurrengo gaia biodibertsitatea
Datorren asteartean herriko ikastetxeetako haurrek datorren ikasturteko Eskola Agendaren barruko hurrengo gaia aurkeztuko dute udaletxean: biodibertsitatea. Laugarren urtez egingo dute bat ekimenarekin, eta zortzi eskolek eta 3.583 ikaslek parte hartuk...
Datorren asteartean herriko ikastetxeetako haurrek datorren ikasturteko Eskola Agendaren barruko hurrengo gaia aurkeztuko dute udaletxean: biodibertsitatea. Laugarren urtez egingo dute bat ekimenarekin, eta zortzi eskolek eta 3.583 ikaslek parte hartuko dute: Beraun Berri LHI, Cristobal Gamon LHI, Koldo Mitxelena BHI, Langaitz Ikastola LHI, Langaitz Ikastola BHI, Orereta Ikastola LHI, San Jose Gurutzearen Alabak LHI eta Don Bosco ikastetxea.
Iaz hondakinen gaia aztertu zuten, eta ikasturtea amaitzerakoan, udal ordezkariei lortutako emaitzen berri eman zieten. Horrez gain, hainbat proposamen bota zituzten Errenteria-Oreretak gai horrekiko duen egoera hobetze aldera. Udalak, berriz, azaroan gai horiei erantzun bat emateko konpromisoa hartu zuen.