San Tomas Egunean postua jartzeko eskaera epea zabaldu dute
San Tomas Egunean postuak jarri ahal izateko eskaera egiteko epea zabalik dago. Hilaren 14a baino lehen egin beharko dute eskaera interesdunek udaletxeko erregistroan eta horretarako, Errenteria Hiria Kulturgunean jaso daitekeen eredua erabili beharko ...
San Tomas Egunean postuak jarri ahal izateko eskaera egiteko epea zabalik dago. Hilaren 14a baino lehen egin beharko dute eskaera interesdunek udaletxeko erregistroan eta horretarako, Errenteria Hiria Kulturgunean jaso daitekeen eredua erabili beharko dute. Halaber, eskaerarekin batera, jarri nahi den postuaren krokisa, neurria eta ezaugarriak zehaztu beharko dituzte eskatzaileek.
Irune Balentziaga Kultura batzordeburuak zehaztu du postua jartzeko eskaera egiten dutenek, hilaren 15ean arratsaldeko zazpietan Merkatuzarreko gela balioanitzean deituta dagoen bileran parte hartu beharko dutela.