Hilaren 11n aurkeztuko dute Behobia-Donostia
Behobia-Donostia herri lasterketaren 47. ekitaldia hilaren 13an izango da. Hartara, lasterketa aurkezteko agerraldia egingo dute Fortuna Kirol Elkarteko kideek hilaren 11n, Donostiako Kursaalean, 11:00etan. Oarso Bidasoko hainbat herritatik egiten du bidea Gipuzkoako lasterketa jendetsuenak, eta bertan, bi eskualdeetako ehunka korrikalarik parte hartzen dute.