Ama Guadalupekoa Nazioarteko XX. Judo txapelketa, etzi, Jostaldin
Etzi, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketa jokatuko dute. Espainiako Txapelketarako puntuagarria izango da. Txapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte Espainiako Estatuan, eta horietako bat da Hondarribikoa. Hamazazpi lurraldetatik bertaratuko diren 300 judokak pilotalekuan jarriko dituzten lau tatami-etan lehiatuko dira, 10:00etatik aurrera. Gainera, nazioartetik ere ondorengo taldeak izango dira hirian: Frantziako lau, Portugalgo hiru, Andorrako bat, Suitzako bat eta Italiako beste bat. Espainian lehiatzeko bi plaza Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak izango dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da, eta Hondarribitik parte hartu eta podiuma bilatuko duten judokak ondorengoak izango dira: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izango ditu biharko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu. 270 judoka, iaz 270 judoka izan ziren iazko edizioan, eta Hondarribitik ondorengoek parte hartu zuten: Aritz Sagarzazu, Jon Ander Esponda, Iker Otegi, Jon Duran, Martxel Eizagirre, Enara Sagarzazu, Amets Sarazua eta Lidia Yarza.
Etzi, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketa jokatuko dute. Espainiako Txapelketarako puntuagarria izango da. Txapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte Espainiako Estatuan, eta horietako bat da Hondarribikoa.
Hamazazpi lurraldetatik bertaratuko diren 300 judokak pilotalekuan jarriko dituzten lau tatami-etan lehiatuko dira, 10:00etatik aurrera. Gainera, nazioartetik ere ondorengo taldeak izango dira hirian: Frantziako lau, Portugalgo hiru, Andorrako bat, Suitzako bat eta Italiako beste bat.
Espainian lehiatzeko bi plaza
Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak izango dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da, eta Hondarribitik parte hartu eta podiuma bilatuko duten judokak ondorengoak izango dira: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izango ditu biharko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu.
270 judoka, iaz
270 judoka izan ziren iazko edizioan, eta Hondarribitik ondorengoek parte hartu zuten: Aritz Sagarzazu, Jon Ander Esponda, Iker Otegi, Jon Duran, Martxel Eizagirre, Enara Sagarzazu, Amets Sarazua eta Lidia Yarza.