Zuhaitz bat erori da, eta atzerapenak eragin ditu aldirietako trenean
Renferen aldirietako tren zerbitzuak atzerapenak izan ditu gaur goizean. Izan ere, zuhaitz bat erori da treneko katenariaren gainean. Renfe kudeatzen duen Adifek jakinarazi duenez, goizeko zortziak pasatxo zirela erori da zuhaitza katenariaren gainean....
Renferen aldirietako tren zerbitzuak atzerapenak izan ditu gaur goizean. Izan ere, zuhaitz bat erori da treneko katenariaren gainean.
Renfe kudeatzen duen Adifek jakinarazi duenez, goizeko zortziak pasatxo zirela erori da zuhaitza katenariaren gainean. Horren ondorioz, aldirietako tren zerbitzuak atzerapenak izan dituela jakinarazi zuten. Normaltasuna iritsi den arte bi ordu behar izan dituzte langileek, 10:30era arte hain zuzen.
Lezo-Errenteria geltokitik hurbil erori zda zuhaitza. Irungo noranzkoan erori da, haizearen eraginez.

