Udazkeneko txapelketak antolatu ditu Kasino Zaharrak
Kasino Zaharrak Jubilatuen Egoitzak udazkenerako txapelketak antolatu ditu. Azaroaren 14an hasiko dira txapelketak eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da urteko kuota ordainduta izatea eta jokoetan gutxienez zortz...
Kasino Zaharrak Jubilatuen Egoitzak udazkenerako txapelketak antolatu ditu. Azaroaren 14an hasiko dira txapelketak eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da urteko kuota ordainduta izatea eta jokoetan gutxienez zortzi lagunek eman behar dute izena. Izena eman nahi dutenek, ostiralean dute azken aukera, Kasino Zaharreko bulegoan bertan, bazkide txartela erakutsita. Bulegoa 10:30etik 12:00tara irekiko dute.

