Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Saskibaloi taldeak beste garaipen bat lortu du

Ligako laugarren garaipena lortu du Allerru saskibaloi taldeak. Pasa den ostiralean Zumarragako Aluminios Francisco Alberdi jaso zuen Bekoerrotan, eta hamazazpi puntuko aldea aterata irabazi zuten berdeek: 75-58. Sei jardunaldiren ondoren, sailkapeneko laugarren postuan daude lezoarrak, hamar punturekin. Denboraldi hasiera honetako egoerak ez du zerikusirik aurreko denboraldiarekin, orduan sei garaipen lortu baizituzten eta sailkapeneko beheko postuetan egon baitziren. Bihar berriro Bekoerrotan jokatuko dute, Donostiako Internacional taldearen kontra. Ohi bezala, partida 20:00etan hasiko da. Saskibaloi taldearentzat gauzak iaz baino hobeto badoaz, kontrakoa gertatzen da Allerru Jaizkibel areto futbol taldearekin. Asteburuan etxean galdu zuten, Oiartzun liderraren kontra. Gol bakarrarengatik galdu zuten: 4-5.Orain arte jokatu dituzten lau jardunaldietan garaipen eta berdinketa bana lortu dituzte, eta beste biak galdu. Preferentekoak, bana Futbolari dagokionez, Erregional Preferente Mailako taldeak porroten boladari agur esan dio. Zortzigarren jardunaldian Santo Tomas Lizeoaren aurka bana berdindu zuen Plazetan. Denboraldiko zazpigarren puntua lortu dute horrela. Hirugarren jardunaldian lortu zuten azken garaipena, eta asteburu honetan Tolosa Bren etxean eskuratu nahi dituzte hiru puntu. Emakumezkoen Ligan, Arrobi Berrik Allerru 3-1 garaitu zuten, Beraunen jokatu zuten eskualdeko derbian. Bost punturekin jarraitzen dute zuri-berdeek. Asteburu honetan atsedena egitea egokituko zaie lezoarrei. Lehen Erregionaleko taldeak, berriz, bere bolada onari eusten dio. Añorgaren etxean 1-2 irabazi zuten, eta [...]

admin
Bidasoa
2011/11/02

Ligako laugarren garaipena lortu du Allerru saskibaloi taldeak. Pasa den ostiralean Zumarragako Aluminios Francisco Alberdi jaso zuen Bekoerrotan, eta hamazazpi puntuko aldea aterata irabazi zuten berdeek: 75-58.
Sei jardunaldiren ondoren, sailkapeneko laugarren postuan daude lezoarrak, hamar punturekin. Denboraldi hasiera honetako egoerak ez du zerikusirik aurreko denboraldiarekin, orduan sei garaipen lortu baizituzten eta sailkapeneko beheko postuetan egon baitziren.
Bihar berriro Bekoerrotan jokatuko dute, Donostiako Internacional taldearen kontra. Ohi bezala, partida 20:00etan hasiko da.
Saskibaloi taldearentzat gauzak iaz baino hobeto badoaz, kontrakoa gertatzen da Allerru Jaizkibel areto futbol taldearekin. Asteburuan etxean galdu zuten, Oiartzun liderraren kontra. Gol bakarrarengatik galdu zuten: 4-5.Orain arte jokatu dituzten lau jardunaldietan garaipen eta berdinketa bana lortu dituzte, eta beste biak galdu.
Preferentekoak, bana
Futbolari dagokionez, Erregional Preferente Mailako taldeak porroten boladari agur esan dio. Zortzigarren jardunaldian Santo Tomas Lizeoaren aurka bana berdindu zuen Plazetan. Denboraldiko zazpigarren puntua lortu dute horrela. Hirugarren jardunaldian lortu zuten azken garaipena, eta asteburu honetan Tolosa Bren etxean eskuratu nahi dituzte hiru puntu.
Emakumezkoen Ligan, Arrobi Berrik Allerru 3-1 garaitu zuten, Beraunen jokatu zuten eskualdeko derbian. Bost punturekin jarraitzen dute zuri-berdeek. Asteburu honetan atsedena egitea egokituko zaie lezoarrei.
Lehen Erregionaleko taldeak, berriz, bere bolada onari eusten dio. Añorgaren etxean 1-2 irabazi zuten, eta bigarren postuan jarraitzen dute, hamasei punturekin. Asteburu honetan Touringen bigarren taldearen derbia jokatu du Plazetan (larunbatean 16:00eta). Allerru Brengandik hiru puntura daude errenteriarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.