Hungariako Cantemus Children´s Choir abesbatzak kontzertua eskainiko du ostiralean
Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestuko du etzi. Tolosan azken egunetan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira daude Euskal Herrian hungariarrak, eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu du, udalaren laguntzarekin. Cantemus Children´s Choir Europako abesbatza ospetsuenetariko bat da, eta 2011ko Europako Sari Nagusia eskuratzeko bidean da. Emakumeen taldea 40 neskez osatutako taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Tolosako Leidor antzokiko entzuleen eta epaileen artean iaz, eta Lehenengo Saria eta Grand Prix sariak eskuratu zituen nazioarteko abesbatzen lehiaketetan. Portuko elizako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta polifonia eta folklore lanen errepertorioa aurkeztuko dute Hungariako abeslariek.
Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestuko du etzi. Tolosan azken egunetan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira daude Euskal Herrian hungariarrak, eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu du, udalaren laguntzarekin. Cantemus Children´s Choir Europako abesbatza ospetsuenetariko bat da, eta 2011ko Europako Sari Nagusia eskuratzeko bidean da.
Emakumeen taldea
40 neskez osatutako taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Tolosako Leidor antzokiko entzuleen eta epaileen artean iaz, eta Lehenengo Saria eta Grand Prix sariak eskuratu zituen nazioarteko abesbatzen lehiaketetan.
Portuko elizako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta polifonia eta folklore lanen errepertorioa aurkeztuko dute Hungariako abeslariek.


