Gipuzkoako Txapelketaren final erdiak jokatuko dituzte etzi Fanderian
pilota finalak
Pala motzeko nagusien 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako final erdiak jokatuko dituzte etzi Fanderiako pilotalekuan. Bertan ariko dira 21:15etik aurrera Landare 2 taldeko Richard Benoit eta Ruben Pichel Txost 2ko pilotariekin aurrez aurre. Etzidamu berriz, eskuz binakako kadeteen 3. mailakoak ariko dira 17:30etatik aurrera. EPLE2ko pilotariak, Zumaiakoen kontra egingo dute.
Esku pilotako eskola txapelketa
Bestalde, asteburuan eskola arteko esku pilotako alebinen mailako txapelketa hasiko da. Bost asteburuetan zehar jokatuko da txapelketa hori, Fanderiako pilotalekuan bertan larunbatero 16:00etan aurrera eta EPLEko alebinak, herriko ikastola eta ikastetxeetako haurrekin ariko dira arrez aurre.

