Zergak eta tasak gutxiago igotzea nahi zuelako abstenitu da EAJ
Lehengo asteartean Udalbatzak zergak eta tasak %3 igotzea erabaki zuen Udal Gobernu Taldearen babesarekin. EAJ, oposizioko beste taldeak bezala, abstenitu egin zen, “igoera txikiagoa” proposatzen zuelako, zehazki %2koa. Horrez gain, Ondasun...
Lehengo asteartean Udalbatzak zergak eta tasak %3 igotzea erabaki zuen Udal Gobernu Taldearen babesarekin. EAJ, oposizioko beste taldeak bezala, abstenitu egin zen, “igoera txikiagoa” proposatzen zuelako, zehazki %2koa. Horrez gain, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) bere horretan uztea, eta plusbalioei, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari eta garraio publikoei 2011rako igoera bera aplikatzea. “Baliabideen murrizketen garai honetan, udalak gastua kontrolatzen jarraitu behar du, eta herritarren poltsikoak gehiegi kaltetu gabe”, adierazi dute EAJtik.
Horrez gain, pozik azaldu dira errenta baxuenak dituztenentzako laguntzengatik.