Ulia eremuan ehiza egitea debekatu izanagatik poztu da Eguzki
Pasa den asteartean Pasaiako Udalak Ulia eremuan dituen lursailetan ehiza debekatzea onartu zuen Udalbatzak, eta hartutako erabaki horrekin pozik agertu da Eguzki. Mozio hori, hain zuzen, Oarsoaldeko Eguzkik proposatu zuen, “herritarren segurta...
Pasa den asteartean Pasaiako Udalak Ulia eremuan dituen lursailetan ehiza debekatzea onartu zuen Udalbatzak, eta hartutako erabaki horrekin pozik agertu da Eguzki. Mozio hori, hain zuzen, Oarsoaldeko Eguzkik proposatu zuen, “herritarren segurtasuna, erabilera publikoa eta naturaren iraupena ziurtatzeko asmoarekin”. Bildu eta EBren aldeko botoekin atera zen aurrera.
Donostiako Udalak 2008ko azaroaren 6an eman zuen urrats hori. “Horrenbestez, Ulian lursailak dituzten bi udalek argi utzi dute eremu horretan ehizatzea ez datorrela bat parke publikoaz gozatzearekin”, esan dute Eguzkitik.
Orain, ordea, aldundiaren txanda dela uste dute talde ekologistakoek: “Kontuan izan beharko ditu akordio horiek, eta baita 1989ko Segurtasun Gunearen adierazpen zaharra berrikusi ere”.