Kostaldeko paisaiari begira
Patxi Badiolak kostaldeaz duen ikuspuntua ezagutzeko aukera izango da hilaren 12ra arte Xenpelar Etxean. Kostaldeari begirada kuttun bat izenburupean argazkilari ondarrutarrak itsasertzari ateratako irudiak dira, edertasunez betetakoak. Irudi ho...
Patxi Badiolak kostaldeaz duen ikuspuntua ezagutzeko aukera izango da hilaren 12ra arte Xenpelar Etxean. Kostaldeari begirada kuttun bat izenburupean argazkilari ondarrutarrak itsasertzari ateratako irudiak dira, edertasunez betetakoak. Irudi horietan zeruak eta itsasoak bat egingo dute, paisaia batu bat eratuz. Paisaiaz paisaia, irudiz irudi, bisitariak ikusmenezko paseo bat egingo du. Xenpelar Etxea astelehenetik larunbatera dago zabalik, 17:30etik 20:30era.

