Jostaldi pilotalekua, goraino beteta
Oso berezia izan zen larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egin zuten bertso saioa. Gpuntuko final-laurdenetako bigarren kanporaketa izan zen, eta 600 lagunekin goraino bete zen pilotalekua. Txingudi Bertso Eskolako kideek egindako lanagatik, saioa ederki asko joan zen, eta ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Ikusleen artean helduak eta gazteak, erdibana, denak bertsolarien lanaren zain. Herriko bertsozaleez gain, Oiartzundik eta Pasaiatik ikusle asko joan ziren Hondarribira, Alaia Martinek eta Haritz Casabalek euren jarraitzaileak eraman zituztelako, fin-fin, Jostaldiraino.
Oso berezia izan zen larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egin zuten bertso saioa. Gpuntuko final-laurdenetako bigarren kanporaketa izan zen, eta 600 lagunekin goraino bete zen pilotalekua. Txingudi Bertso Eskolako kideek egindako lanagatik, saioa ederki asko joan zen, eta ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Ikusleen artean helduak eta gazteak, erdibana, denak bertsolarien lanaren zain. Herriko bertsozaleez gain, Oiartzundik eta Pasaiatik ikusle asko joan ziren Hondarribira, A
laia Martinek eta Haritz Casabalek euren jarraitzaileak eraman zituztelako, fin-fin, Jostaldiraino.