Garaipena Touringentzat, porrota Beti Onarentzat
Albiste onak eta txarrak ekarri dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Albiste onak Touringek ekarri ditu, Dunboa Eguzkiren kontra 2-3 irabazita. Txarrak, berriz, Beti Onak: 0-2 galdu zuen Usurbilen kontra etxean. Horrenbestez, Touringek h...
Albiste onak eta txarrak ekarri dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Albiste onak Touringek ekarri ditu, Dunboa Eguzkiren kontra 2-3 irabazita. Txarrak, berriz, Beti Onak: 0-2 galdu zuen Usurbilen kontra etxean. Horrenbestez, Touringek hainbat postu aurreratu ditu sailkapenean eta laugarren da. Haatik, Beti Onak atzera egin du, eta seigarren tokian dago.

