Garaipen landua lortu dute Oiartzungo neskek etxean: 2-1
Oiartzungo neskek ederki borrokatutako garaipena lortu zuten asteburuan, etxean, Bilboko Berriotxoa taldearen kontra: 2-1. Lehen zatian ez zuten ia gola sartzeko aukerarik izan etxekoek, eta bisitariek defentsan oinarritu zuten euren jarduna. Bigarren ...
Oiartzungo neskek ederki borrokatutako garaipena lortu zuten asteburuan, etxean, Bilboko Berriotxoa taldearen kontra: 2-1. Lehen zatian ez zuten ia gola sartzeko aukerarik izan etxekoek, eta bisitariek defentsan oinarritu zuten euren jarduna.
Bigarren zatiaren erdialdean lortu zuen Erika Garciak urdinentzako lehen gola. Jarraian, 2-0ekoa sartu duen Anne Mugarzak. Arauzko denbora bukatuta zenean egin zuten 2-1ekoa bilbotarrek.
Emakumeen Bigarren Mailako Ligan bost partida jokatu dituzte oiartzuarrek: lau irabazi dituzte eta bakarra berdindu dute. Horregatik, sailkapen nagusian lider dira herrikoak, Athletic Brekin hamahiru puntura berdinduta.