Asteburuan irabazi eta gero, gora begira jarri da Trintxerpe
Ohorezko Erregional Mailako talde pasaitarrek ontzat eman dezakete asteburua. Euren puntu zakuari lau puntu erantsi zizkioten Pasaiak eta Trintxerpek: zuri-urdinek hiru lortu zituzten etxean Behobiari 3-2 irabazi ondoren, eta antxotarrek bat lortu zute...
Ohorezko Erregional Mailako talde pasaitarrek ontzat eman dezakete asteburua. Euren puntu zakuari lau puntu erantsi zizkioten Pasaiak eta Trintxerpek: zuri-urdinek hiru lortu zituzten etxean Behobiari 3-2 irabazi ondoren, eta antxotarrek bat lortu zuten Aretxabaletan.
Horrenbestez, bi taldeak mailako sailkapen nagusian erdialdetik gora jarri dira: bederatzigarren postuan dago Trintxerpe (11 punturekin), eta bosgarrenean, Pasaia (hamalau puntu dituzte).
Datorren asteburuan Pasaiak Urolaren bisita jasoko du Don Boscon, eta Trintxerpek etxetik hurbil jokatuko du, Rotetaren zelaian, hain zuzen.
Moreen puntu polita
Erregional Preferenteko Sanpedrotarrak puntu polita lortu zuen Astigarragako Mundarro taldearen zelaian. Husna berdindu zuten moreek, partida oso serioa egin zutelako. Kontuan hartu behar da, gainera, Mundarro mailako bigarren postuan dagoela, eta moreak behealdean