1945. urtean jaiotakoek bazkaria egingo dute Egi-Luzen
Kintoen bazkariak ohikoak izaten diren garai honetan, 1945. urtean jaiotakoek ere bazkaria egingo dute. Hala, azaroaren 12rako egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. Madalena Ermitan meza izango dute lehenik, 13:00etan, eta handik bazkarira joateko ...
Kintoen bazkariak ohikoak izaten diren garai honetan, 1945. urtean jaiotakoek ere bazkaria egingo dute. Hala, azaroaren 12rako egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. Madalena Ermitan meza izango dute lehenik, 13:00etan, eta handik bazkarira joateko autobusa hartuko dute, 13:45ean, Tulle kalean. Handik Egi-Luze sagardotegira joango dira.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik 50 euro sartu beharko dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korronte zenbakian: 3035 0011 29 011107655.

