Magiazko goiza
Magia saioa egin zuen atzo eguerdian Tor magoak Hondarribiko Arma plazan. Hator Magiara izeneko ekitaldia, nahiz eta lau eta hamar urte bitarteko haurrei zuzenduta izan, familia guztiarentzat izan zen, eta haurrak, gurasoak eta aiton-amonak gerturatu ziren ikuskizunaz gozatzera. Eguraldi eguzkitsuaren laguntzarekin, umeak eta gurasoak, ikusle soilak izan beharrean, emanaldiaren partaide izan ziren. Euskarazko saio umoretsu eta gertukoa izan zen.