Bi gizon atxilotu dituzte ausartegi gidatzeagatik
Ertzainek 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte ausartegi gidatu eta gainontzeko gidarien segurtasuna arriskuan jartzea egotzita. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, larunbat goizaldean izan ziren gertaerak. Hainbat pertsonek ohartarazi zieten bi ib...
Ertzainek 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte ausartegi gidatu eta gainontzeko gidarien segurtasuna arriskuan jartzea egotzita. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, larunbat goizaldean izan ziren gertaerak. Hainbat pertsonek ohartarazi zieten bi ibilgailu “modu arriskutsuan, mugimendu ausartak egiten, bihurguneetan irristatzen eta azkar gidatzen” ari zirela, “lasterketa bat egiten ari baziren bezala”.
Ertzainek bi auto ikusi zituzten GI 3671 errepidetik azkar gidatzen, eta horrenbestez, gelditzeko agindu zietela jakinarazi dute, baina horiek ez zutela kasurik egin. Horien atzetik segika hasi ziren, eta bitartean, gidariak 20 eta 50 kilometro orduko zatietan azkar gidatzen, derrapatzen, eta kontrako bidean sartzen ibili zirela adierazi dute. Horietako bat atxilotu zuten inguru horietan lehendabizi, eta ondoren, Astigarragan, GI 2132 errepidean, bestea.
Bideko segurtasunaren kontrako delitu bat egiteagatik atxilotu zituzten, eta ondoren, aske utzi. Hala ere, epailearengana joan beharko dute.