Trilobiteen aztarnak jarraitzeko aukera, Luberri Ikasgune Geologikoan
Pasa den ostiralean inauguratu zuten erakusketa berria Luberri Ikasgune Geologikoan, Oiartzunen: Trilobiteen aztarna jarraituz. Hilabete batzuk mantenduko dutela jakinarazi dute Luberriko kideek, baina dagoeneko harrera ona izan duela argi dute. Museoan hainbat pieza ikusiko ditu bertara hurbiltzen denak. Erakusketan dauden fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira: Espainian, Frantzian, Txinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Errusian, Portugalen edota Marokon. Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango ditu bisitariak. Batzuek 550 milioi urte dituzte. Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari». Interesa duenak Luberrira hurbiltzea besterik ez du. Ergoiengo Pagoaldea industrialdean dago. Asteazkenetik larunbatera irekitzen dute, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Trilobiteak gaur egungo krustazeoen arbasoak izan ziren Trilobiteak artropodo itsastar bitxiak izan ziren, egungo krustazeoen arbasoak. Trilobiteen gorputza hiru ataletan banatuta zegoen —zefaloia, toraxa eta pigidioa—, eta segmentu artikulatu batzuek osaturiko kitinazko oskol batek babesten zituen. Trilobiteek luzakin artikulatu horiek (endopodioak eta exopodioak) zeuzkaten sabelaldean, eta horiek baliatuz, igeri egiten zuten edota itsas hondoan ibili. Ezaugarri berezi horri esker, artikulazioak kiribildu zitzaketen eta pilota itxura hartzen zuten, harraparien erasoei aurre egiteko. Egun, kukurutxek egiten dute hori. Gaur egungo krustazeoek, artropodoek edota intsektuek bezala, [...]
Pasa den ostiralean inauguratu zuten erakusketa berria Luberri Ikasgune Geologikoan, Oiartzunen: Trilobiteen aztarna jarraituz. Hilabete batzuk mantenduko dutela jakinarazi dute Luberriko kideek, baina dagoeneko harrera ona izan duela argi dute.
Museoan hainbat pieza ikusiko ditu bertara hurbiltzen denak. Erakusketan dauden fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira: Espainian, Frantzian, Txinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Errusian, Portugalen edota Marokon. Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango ditu bisitariak. Batzuek 550 milioi urte dituzte.
Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari».
Interesa duenak Luberrira hurbiltzea besterik ez du. Ergoiengo Pagoaldea industrialdean dago. Asteazkenetik larunbatera irekitzen dute, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Trilobiteak gaur egungo krustazeoen arbasoak izan ziren
Trilobiteak artropodo itsastar bitxiak izan ziren, egungo krustazeoen arbasoak. Trilobiteen gorputza hiru ataletan banatuta zegoen —zefaloia, toraxa eta pigidioa—, eta segmentu artikulatu batzuek osaturiko kitinazko oskol batek babesten zituen. Trilobiteek luzakin artikulatu horiek (endopodioak eta exopodioak) zeuzkaten sabelaldean, eta horiek baliatuz, igeri egiten zuten edota itsas hondoan ibili.
Ezaugarri berezi horri esker, artikulazioak kiribildu zitzaketen eta pilota itxura hartzen zuten, harraparien erasoei aurre egiteko. Egun, kukurutxek egiten dute hori.
Gaur egungo krustazeoek, artropodoek edota intsektuek bezala, trilobiteek ere aldizka kanpoko hezurdura berritzen zuten. Hezurdura gero eta handiagoa izaten zuten, bizitzaren zikloan aurrera joan ahala. Berritze horien aztarna asko atzeman dituzte ikerlariek arroketan.
Arrunt-arruntak izan ziren antzinako itsasoetan trilobiteak, baina guztiak desagertu ziren aro primarioaren bukaeran, orain dela 250 milioi urte inguru.