Ulian ehiza debekatzeko eskatuko dio Eguzkik udalbatzarrari
Bost mozio eztabaidatuko dituzte biharko udalbatzarrean, 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Mozioak izango dira beste behin Pasaiako ohiko udalbatzarreko protagonista. Guztira bost ageri dira biharko deitu duten plenoaren gai zerrendan. Eguzki tald...
Bost mozio eztabaidatuko dituzte biharko udalbatzarrean, 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.
Mozioak izango dira beste behin Pasaiako ohiko udalbatzarreko protagonista. Guztira bost ageri dira biharko deitu duten plenoaren gai zerrendan.
Eguzki talde ekologistak Ulia mendian ehiza debekatzeko eskatuz aurkeztutakoa Bilduk eramango du eztabaidara, baina badira beste lau mozio. Bi PSE-EEk aurkeztuko ditu: Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren gainekoa bata, eta zaharren udal egoitzaren defizitari buruzkoa bigarrena.
Beste bi mozio aurkeztuko ditu EAJk. Lehenean, Gipuzkoako Foru Aldundiari Pasaiarekin hartutako konpromisoak berretsi ditzala eskatuko diote, eta bigarrena kale garbiketaren gainekoa da.
Eguzki talde ekologistaren mozioaren testua eta EAJk kale garbiketaren gainean aurkeztutakoa pasaia.hitza.info-n irakur daitezke, oso-osorik.
Ordenentza fiskalak
Aztertuko dituzten gainontzeko gai guztiak ogasunekoak izango dira, tartean, ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena.
Biharko udalbatzarra San Pedron izango da, Udal Aretoan, 19:00etatik aurrera. Hori dela-eta San Pedroko, Trintxerpeko eta Antxoko alkateordeek e