Maite Franko ipuin kontalaria, Zuloagan
Gaur, asteazkena, Hondarribiko Udal Liburutegian ipuin kontaketa saio bat egingo dute lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzat. Maite Franko ipuin kontalaria ariko da ipuinak kontatzen arratsaldeko seietatik aurrera, euskaraz. Zuloaga Etxeko beheko sol...
Gaur, asteazkena, Hondarribiko Udal Liburutegian ipuin kontaketa saio bat egingo dute lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzat. Maite Franko ipuin kontalaria ariko da ipuinak kontatzen arratsaldeko seietatik aurrera, euskaraz. Zuloaga Etxeko beheko solairuko aretoan, istorio entretenigarriez gozatzeko aukera izango dute haurrek, doan.