Musikazaleek euren txokoa izango dute Hendaiako Mediatekan
Bost urtetik gorako haurrei musikazaletasuna «ernatzeko» ekimena abian jarriko dute larunbatean Hendaian: Stephane Garin musika adituarekin Disko zaleen txokoa izeneko ekimena estreinatuko dute. Herriko etxetik jakinarazi dute “hainbat musika u...
Bost urtetik gorako haurrei musikazaletasuna «ernatzeko» ekimena abian jarriko dute larunbatean Hendaian: Stephane Garin musika adituarekin Disko zaleen txokoa izeneko ekimena estreinatuko dute. Herriko etxetik jakinarazi dute “hainbat musika unibertso” ezagutzeko aukera izango dutela gaztetxoek ekimenaren bitartez.
Saioak larunbatero izango dira, 11:00etatik aurrera, Mediatekan. Interesdunek, ordea, aldez aurretik izena eman behar dute 05 59 48 00 77 telefono zenbakira deituz edo mediatheque@hendaye.com-era mezua bidaliz. Hamabi haurreko taldeak osatuko dituzte».

