Lurrinak lapurtzeagatik gizon bat atxilotu dute
34 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean, Pausuko denda batean lurrinak lapurtzeagatik. Bi gizon saiatu ziren lapurreta egiten, baina alarmen hotsa entzun eta ihesari ekin zioten: dendako arduradunek lapurretako bat atxiki zuten, bain...
34 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean, Pausuko denda batean lurrinak lapurtzeagatik. Bi gizon saiatu ziren lapurreta egiten, baina alarmen hotsa entzun eta ihesari ekin zioten: dendako arduradunek lapurretako bat atxiki zuten, baina besteak ihes egitea lortu zuen. Ihesean, lurrin kaxak bota zizkieten dendako langileei. Atxilotutakoak aurrekariak ditu.

