Euskararen zapore goxoa dastatuko dute
Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziek, Irati Etxebestek eta Amaia Esnarriagak hurrenez hurren, atera zituzten kutxatatik Zeateakoizut? kanpainan saritutako txartelak pasa den astean. Urriaren 9 arte, Oarsoaldea eskualdeko barradun establezimenduetan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bat eman zieten zerbitzariek, bi otordu ederren zozketan parte hartzeko. Orain, euskararen zapore goxoa dastatzeko aukera izango dute. Izan ere, bi lagunentzako otordu eder bana irabazi dute Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian sarituak izan diren pertsonek. Era berean, saritutako txartelak entregatu zireneko tabernen jabeek sari bera eskuratu dute: Oiartzungo Zuberoa eta Trintxerpeko Izkiña jatetxeetako otordu bikainak dastatuko dituzte. Animoak eta eskerrak Bestalde, Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak ,eskualdeko bezero guztiak tabernetan eta establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu ditu. Era berean, Zuberoa eta Izkiña jatetxeei eskerrak eman dizkie kanpainarako eskainitako sariarengatik. Saridunak Errenteria-Orereta. Mikel Jimeno Elio eta Manuel taberna. Oiartzun. Juan Miguel Ibargoien Ormazabal eta Museo del Vino taberna. Pasaia. Unai Castillo eta Atari taberna.
Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziek, Irati Etxebestek eta Amaia Esnarriagak hurrenez hurren, atera zituzten kutxatatik Zeateakoizut? kanpainan saritutako txartelak pasa den astean. Urriaren 9 arte, Oarsoaldea eskualdeko barradun establezimenduetan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bat eman zieten zerbitzariek, bi otordu ederren zozketan parte hartzeko. Orain, euskararen zapore goxoa dastatzeko aukera izango dute.

Irati Etxebeste eta Amaia Esnarriaga, Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziak, txartelak aukeratzen.
Izan ere, bi lagunentzako otordu eder bana irabazi dute Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian sarituak izan diren pertsonek.
Era berean, saritutako txartelak entregatu zireneko tabernen jabeek sari bera eskuratu dute: Oiartzungo Zuberoa eta Trintxerpeko Izkiña jatetxeetako otordu bikainak dastatuko dituzte.
Animoak eta eskerrak
Bestalde, Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak ,eskualdeko bezero guztiak tabernetan eta establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu ditu. Era berean, Zuberoa eta Izkiña jatetxeei eskerrak eman dizkie kanpainarako eskainitako sariarengatik.
Saridunak
- Errenteria-Orereta. Mikel Jimeno Elio eta Manuel taberna.
- Oiartzun. Juan Miguel Ibargoien Ormazabal eta Museo del Vino taberna.
- Pasaia. Unai Castillo eta Atari taberna.

