Emakume bati isuna jartzea eskatu dute lapurreta beste bati egoztegatik
Gipuzkoako Fiskaltzak 3.240 euroko isuna eskatu du 2006an emakume batek lapurreta berak egin, eta beste gizon bati leporatzeagatik, nahiz eta berak zerikusirik ez izan. Fiskaltzaren arabera, emakume hori bera zen lapurra. 2006ko abuztuaren 11n gertatu ...
Gipuzkoako Fiskaltzak 3.240 euroko isuna eskatu du 2006an emakume batek lapurreta berak egin, eta beste gizon bati leporatzeagatik, nahiz eta berak zerikusirik ez izan. Fiskaltzaren arabera, emakume hori bera zen lapurra.
2006ko abuztuaren 11n gertatu zen lapurreta. Auzipetuak Ertzaintzari deitu zion lapurreta bat salatzeko. Emakumearen arabera, bi gizon sartu ziren pistolarekin berak lan egiten zuen tabernan. Bi egun beranduago, gizon bat identifikatu zuen lapurra zelakoan. Ertzainek atxilotu egin zuten, baina emakumeak esandakoa gezurtatu zuen. Ondoren jakin ahal izan zen berak ostu zuela beste gizon baten laguntzarekin.

