ELA: “TAO zerbitzua %20 garestitzea eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa da”
TAO eta garabi zerbitzuetako tasak igo dituztelako kritiko agertu da Oarso Bidasoko ELA. Sindikatuaren ustez, “eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa” da TAO erabiltzeagatik irundarrek %20 gehiago ordaintzea, eta garabi zerbitzuaren prezioa %100 garestitzea. Horrela, igoera horiekin, bi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresari “mesede” egiten diotela uste du ELAk, “jakinda gainera langileei Eyssak dien errespetua zein den”. ELAk esan du duela hiru hilabete bi zerbitzuetako langileen soldatak igotzeari uko egin ziola udalak, “TAOren igoera suposatuko zuelako”. Gipuzkoako beste herrietako TAOko langileen baldintza berberak eskatu zituen orduan ELAk, eta aldarrikapen horrekin greba egin zuten. “Orain, ordea, langileen baldintzak hobetu gabe, zerbitzuaren prezioa igo dute”. Udalak TAO garestitzeko erabili zituen argudioetako bat izan zen lur azpiko parkinak bultzatu nahi zituela, kalekoen aurrean. “Uste dugu igoerak ez duela eraginik izango autoen jabeetan, lur azpiko eta lur azaleko aparkalekuak beharren arabera erabiltzen dituztelako gidariek”. Igoera “neurriz kanpokoa” dela esateko 2006tik eman den KPIren igoerari jaramon egin dio ELAk: «2006tik KPI %12,1 igo da, eta TAO, berriz, %20 garestitu dute”. 2005etik berrikusi gabe zeuden bi zerbitzu horietako prezioak.
TAO eta garabi zerbitzuetako tasak igo dituztelako kritiko agertu da Oarso Bidasoko ELA. Sindikatuaren ustez, “eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa” da TAO erabiltzeagatik irundarrek %20 gehiago ordaintzea, eta garabi zerbitzuaren prezioa %100 garestitzea. Horrela, igoera horiekin, bi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresari “mesede” egiten diotela uste du ELAk, “jakinda gainera langileei Eyssak dien errespetua zein den”.
ELAk esan du duela hiru hilabete bi zerbitzuetako langileen soldatak igotzeari uko egin ziola udalak, “TAOren igoera suposatuko zuelako”. Gipuzkoako beste herrietako TAOko langileen baldintza berberak eskatu zituen orduan ELAk, eta aldarrikapen horrekin greba egin zuten. “Orain, ordea, langileen baldintzak hobetu gabe, zerbitzuaren prezioa igo dute”.
Udalak TAO garestitzeko erabili zituen argudioetako bat izan zen lur azpiko parkinak bultzatu nahi zituela, kalekoen aurrean. “Uste dugu igoerak ez duela eraginik izango autoen jabeetan, lur azpiko eta lur azaleko aparkalekuak beharren arabera erabiltzen dituztelako gidariek”.
Igoera “neurriz kanpokoa” dela esateko 2006tik eman den KPIren igoerari jaramon egin dio ELAk: «2006tik KPI %12,1 igo da, eta TAO, berriz, %20 garestitu dute”. 2005etik berrikusi gabe zeuden bi zerbitzu horietako prezioak.


