Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AEK-k eta udalak San Tomas Batzordean parte hartzeko deia egin diete herritarrei

Aurtengo San Tomas Eguna antolatzeko batzordea osatuko dute datozen egunetan. Hori dela eta, herritar, eragile eta txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeetako kideak datorren ostegunean egingo duten bileran parte hartzera deitu dituzte udalak, Xenpelar AEK-k eta auzoetako San Tomas azoken antolatzaileek. Borja Arbelaitz Xenpelar AEK-ko arduraduna mintzatu da agerraldian eta “ezinbestekoa” iritzi dio batzordean  parte hartze zabala  izatea “gure San Tomas Eguna ahalik eta aberatsen izan dadin”. Halaber, San Tomas Batzordean herritar guztiek “lekua” dutela zehaztu du Arbelaitzek, eta horrenbestez,  eragileak, elkarteak, tabernariak, txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeak eta herritar xumeak gonbidatu dituzte “jai handi” horren antolaketaren parte izatera, “denok dugulako zeresana”. Postuak jartzeko baldintzak Hilaren 27an arratsaldeko zazpietan egingo dute San Tomas batzordea osatzeko bilera Merkatuzarren. Besteak beste, joan den urteko San Tomas Egunaren balantzea egingo dute, “oraindik egin gabe dugulako”, zehaztu du Arbelaitzek. Horrekin batera, batzordearen funtzionamendua zehaztuko dute: “Joan den urtean azpi batzordeak osatu genituen, azoka bera, kantina, egitaraua eta animaliez arduratu ziren sortutako batzorde horiek”. Aurten ildo beretik jarraitzeko asmoa azaldu du Arbelaitzek. Txistorra postuak jarri nahi dituzten taldeek bete beharreko baldintzak ere bilera horretan zehaztuko dituzte batzordea osatuko duten guztien artean, eta halaber, eskaerak egiteko epeak zehaztuko dituzte. Bi urte dira Xenpelar AEK-ko kideek, [...]

admin
Bidasoa
2011/10/20

Aurtengo San Tomas Eguna antolatzeko batzordea osatuko dute datozen egunetan. Hori dela eta, herritar, eragile eta txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeetako kideak datorren ostegunean egingo duten bileran parte hartzera deitu dituzte udalak, Xenpelar AEK-k eta auzoetako San Tomas azoken antolatzaileek.

Borja Arbelaitz Xenpelar AEK-ko arduraduna mintzatu da agerraldian eta “ezinbestekoa” iritzi dio batzordean  parte hartze zabala  izatea “gure San Tomas Eguna ahalik eta aberatsen izan dadin”.

Halaber, San Tomas Batzordean herritar guztiek “lekua” dutela zehaztu du Arbelaitzek, eta horrenbestez,  eragileak, elkarteak, tabernariak, txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeak eta herritar xumeak gonbidatu dituzte “jai handi” horren antolaketaren parte izatera, “denok dugulako zeresana”.

Postuak jartzeko baldintzak
Hilaren 27an arratsaldeko zazpietan egingo dute San Tomas batzordea osatzeko bilera Merkatuzarren. Besteak beste, joan den urteko San Tomas Egunaren balantzea egingo dute, “oraindik egin gabe dugulako”, zehaztu du Arbelaitzek. Horrekin batera, batzordearen funtzionamendua zehaztuko dute: “Joan den urtean azpi batzordeak osatu genituen, azoka bera, kantina, egitaraua eta animaliez arduratu ziren sortutako batzorde horiek”. Aurten ildo beretik jarraitzeko asmoa azaldu du Arbelaitzek. Txistorra postuak jarri nahi dituzten taldeek bete beharreko baldintzak ere bilera horretan zehaztuko dituzte batzordea osatuko duten guztien artean, eta halaber, eskaerak egiteko epeak zehaztuko dituzte.

Bi urte dira Xenpelar AEK-ko kideek, San Tomas azoka bakarka antolatzeari utziko ziotela esan zutenetik. Herritarrei eta udalari laguntza eskatu zioten orduan, eta iaz antolatu zuten, lehenengoz, San Tomas azoka elkarlanean. Lortutako emaitzarekin pozik azaldu da Arbelaitz, eta aurten “batzordera lagun gehiago hurbiltzea” espero dutela nabarmendu du. Zumardian egiten den azoka arrakastatsuena izanik ere auzoetan egiten dituztenak ez ditu ahaztu Arbelaitzek: “Beraun, Iztieta eta Agustinetan ere San Tomas azokak antolatzen dituzte”, eta guztiak bultzatzera deitu ditu herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.