2011/10/18

Ligako lehenengoa galdu du Hondarribia-Irunek

Garaipena esku artean izan bazuten ere, ligako lehenengo partida galdu zuten Hondarribia-Iruneko neskek. 60-64 galdu zuten Gran Canariaren aurka. Ostiralean izango dute hurrengo partida Jopisa Ciudad de Burgosen aurka, 20:30etik aurrera.

admin

Mondragon Oiartzun baino gehiago izan da

Mondragonen aurka irabazterik ez zuen izan Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek: 2-1 galdu zuen. Oiartzuarren gola Ioritz Azpirozek sartu zuen eta atsedenaldira aurretik joan ziren, baina bigarren zatian partidari buelta eman zion Mondragonek. Hala e...

admin

Ordenantza fiskalak hizpide

Atzo arratsaldean ordenantza fiskalak aurkeztu zizkieten herritarrei udaleko kideek. Zergak eta tasak %3 igotzea aurreikusi dute, eta behartsuenei OHZ Ondasun Higiezin gaineko Zerga, zaborra eta ura ordaintzeko laguntzak eman dizkie udalak. Horien bate...

admin

%3 igoko ditu batez beste Irungo Udalak 2012rako zergak eta tasak

2012ko udal zergak eta tasak batez beste %3 igotzea onartu zuen atzo Irungo Udalbatzak. 2011rako aurreikusita dagoen Kontsumorako Prezioaren Indizearekin bat egingo luke igoera horrek. Salbuespenak daude, baina: TAO eta garabi zerbitzuen tasak %3 baino...

admin

Zabu-zibu programa Pio XII.aren plazako parkean

Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra...

admin

Bularreko minbiziaren berri ematen

Bihar Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna egingo dutela eta, hainbat ekimen egin zituzten atzokoan azoka eguna zela baliatuta. Besteak beste,  informazio guneak  jarri zituzten herriko hainbat puntutan: Kutxaren aurrean, Biteri kalean, Iztietan, anb...

admin

Xabier Pombo: “Agurra Lucio Hernandori”

Lehenik eta behin agurra bidali nahiko nizuke, izan ere, nik dakidala, ez nik ez eta egungo udalbatzarreko inongo beste zinegotzirik ere ez, ez dugu aukerarik izan zurekin aurrez aurre eztabaidatzeko zuk buru duzun azpiegituraren gainean. Hau epe motzean zuzenduko duzula itxaron dut, baino lerro hauek baliatu nahiko nituzke Atlantic Logistic Forumen zuk esandakoak iruzkintzeko. Ez gara nekatuko esaten azpiegitura baten handitzeak ez dakarrela berez trafikoen gorakada, trafikoak merkatuaren menpe daudelako. Denbora askoan defendatu dugun bezala, eta orain beste hainbat erakundek defendatzen duten eran, -Espainiako Sustapen Ministerioa eta Estutuko Portuak kasu- etorkizuna azpiegituren arteko elkarlana da, Bilbo eta Pasaiako portuen arteko elkarlana, alegia. Defendatu dezaket trafiko berriak erakarri behar direla, hori bai, eta zentzu horretan nire iritzi apala ematen ausartuko naiz. Ezin dut ulertu nola uzten diren alferrik galtzen Pasaiako portura iparraldeko itsasertzeko autoen edota bidaiarien trafikoak erakartzeko aukerak. Trabarik eragiten ez duten merkantziak dira horiek eta inguruan bizi diren herritarrekin bateragarriak. Behintzat zerbaitetan bat gatoz Lucio jaunarekin: “hiria-portuaren arteko harremanetan gatazka larriak daude eta portuaren jarduerak ingurumenean inpaktu handiak eragiten dituela: zarata, atmosferaren kutsadura, baita zoru eta urarena ere”. Baina inpaktu hauen gutxitzea zure ardura da, portuan lan egiten duten enpresei neurriak har ditzatela exijituz,  Pasaiako udaletik zein nire alderditik [...]

admin

Antzerkia: ‘Les servantes précieuses’

Petir Théâtre de Chechenia konpainiaren eskutik. Bi saio egingo dira, 18:00etan eta 20:30ean.

admin

Donejakue bidea osatuko dute igandean, Bixintxotik Martindozeneara

Irungo IX. Done Jakue Astearen barruan Txingudiko donejakue bidea egingo dute, Hendaiako San Bixente elizaren eta Irungo Martindozenea jauregiaren arteko ibilbidea jarraituz. Goizeko hamarrak laurden gutxietan abiatuko dira Hendaiatik. Ibilbidean zortz...

admin
Gehiago