Oihana Etxebarrieta: “Emakumeak sentitzen duen beldurrari buelta eman nahi genion”
Atzo egin zuten Hiri Debekatuaren Mapa programako azken bisitaldia. Bi astez hiriko auzoetako puntu ilunak, emakumeentzako seguruak ez diren guneak, biltzen ibili dira. Datozen asteetan Murgibe aholkularitza enpresak txostena prestatuko du udalerako, eta, txosteneko proposamenetan oinarrituta, udalak aztertu beharko du, emakumeek zehaztutako puntu ilunak noiz eta nola hobetu.Hiri Debekatuaren Mapak oinarria du iaz Bilgune Feministak eginiko saiakera batean, eta Bilguneko kideek aholkulari bezala jardun dute Berdintasun arloak antolatutako programan. Oihana Etxebarrietak (Hondarribia, 1987) Hiri Debekatuaren Mapa ekimenaren balorazio ona egiten du, nahiz eta tailerrak egiteko izan duten denbora gutxi iruditzen zaion. Bilgune Feministak Kateako eta Arbesko puntu ilunak bildu zituen iaz. Zergatik? Emakumeen kontrako erasoen aurrean mobilizazioak egiten hasi ginen, baina oso azalean geratzen ginela ikusi genuen berehala. Horren aurrean gure herrian zer egin genezakeen pentsatzen hasi ginen, eta puntu ilunak zehazten hasi ginen, baina puntu horiek kokatzeko baino, horiei buelta emateko, beldurrari buelta emateko. Gainera nahi genuen emakumeak izatea prozesu horren protagonista, eta beldurra sentitzetik herria gurea ere dela sentitzera pasatzea. Nolako esperientzia izan zen? Katean era Arbesen sekulako partehartzea lortu genuen eta hori guretzat garrantzitsua izan zen, baina baita bi auzo horietako emakumeentzako ere. Iritziak elkartrukatu zituzten, eta zapalketari aurre egiteko elkarrekin daudela ikusteak indartu zituen. Udalaren jarrera [...]
Atzo egin zuten Hiri Debekatuaren Mapa programako azken bisitaldia. Bi astez hiriko auzoetako puntu ilunak, emakumeentzako seguruak ez diren guneak, biltzen ibili dira. Datozen asteetan Murgibe aholkularitza enpresak txostena prestatuko du udalerako, eta, txosteneko proposamenetan oinarrituta, udalak aztertu beharko du, emakumeek zehaztutako puntu ilunak noiz eta nola hobetu.Hiri Debekatuaren Mapak oinarria du iaz Bilgune Feministak eginiko saiakera batean, eta Bilguneko kideek aholkulari bezala jardun dute Berdintasun arloak antolatutako programan. Oihana Etxebarrietak (Hondarribia, 1987) Hiri Debekatuaren Mapa ekimenaren balorazio ona egiten du, nahiz eta tailerrak egiteko izan duten denbora gutxi iruditzen zaion.
Bilgune Feministak Kateako eta Arbesko puntu ilunak bildu zituen iaz. Zergatik?
Emakumeen kontrako erasoen aurrean mobilizazioak egiten hasi ginen, baina oso azalean geratzen ginela ikusi genuen berehala. Horren aurrean gure herrian zer egin genezakeen pentsatzen hasi ginen, eta puntu ilunak zehazten hasi ginen, baina puntu horiek kokatzeko baino, horiei buelta emateko, beldurrari buelta emateko. Gainera nahi genuen emakumeak izatea prozesu horren protagonista, eta beldurra sentitzetik herria gurea ere dela sentitzera pasatzea.
Nolako esperientzia izan zen?
Katean era Arbesen sekulako partehartzea lortu genuen eta hori guretzat garrantzitsua izan zen, baina baita bi auzo horietako emakumeentzako ere. Iritziak elkartrukatu zituzten, eta zapalketari aurre egiteko elkarrekin daudela ikusteak indartu zituen. Udalaren jarrera ere positiboa izan zen, jaso gintuzten eta ekimen positiboa iruditu zitzaien, eta, azken finean, hortik dator Hiri Debekatuaren Mapa programa. Baina egia da ere orain arte ez dugula ikusi praktikan aldaketa gehiegirik.
Orain Katean eta Arbesen egindako beste auzoetara zabaldu da, eta zuek izan ez zenuten aurrekontu bat dago aurrera eramateko. Hiri Debekatuaren Mapak emaitzak izango dituela uste duzue?
Bai, baietz uste dugu. Bi auzoetan eginiko lana beste auzoetara zabaltzea positiboa da, eta hiriko puntu ilunak jasotzen ari gara. Batzuk epe motzera zuzendu daitezke, eta beste batzuk aurrerago. Baina bai uste dugu ekimena ona dela.
Zuek baliatutako metodologia eta egunotako tailerretakoa ez da berbera. Zeintzuk dira diferentziak eta nola ikusten dituzue?
Guri pena ematen digu metodologia laburtu behar izana, denbora batzuk, epe batzuk bete behar izana; metodologia luzeago batek prestaketa garaian asko hobetzen du, eta partehartzea handitzen du. Guk auzo bakoitzean hiru tailer egiten genituen eta orain auzo bakoitzeko tailer eta bisita bana egiten ari gara. Pena ematen du aberasgarriagoa izan zitekeelako baina bueno; Emakundetik abendua baino lehenago lana amaitu behar zela eskatzen digute.
Egindako lanak balioko al du Irungo puntu ilunak behar bezala biltzeko?
Baietz uste dugu, eta gainera udalari elkarlana proposatu genionean hori zen guk nahi genuena. Bilguneak soilik epe luzera lor zezakeen auzo guztietako puntu ilunak jaso, eta udalak abiatutako ekimen honek aukera ematen du denbora gutxian hiri osora iristeko; eta batez ere geroko lana, Murgibe aholkularitza enpresak egin behar duen hori, guri asko errezten digu. Guk denbora pila bat beharko genuke Murgibeko adituek egin behar dutena egiteko. Pentsa, Katean eta Arbesen bildutako informazioaren ondorioen eta proposmenen txostena prestatzeko hilabeteak behar izan genituen.
Hiria gizonaren ikuspuntutik eraiki dagoela aipatu izan duzue zuek beste ekimen batzuetan, eta Irun emakumeentzako izan behar dela ez ezik, emakumeek ere Irun eraikitzen aldarrikatu duzue.
Batetik, hirigintzaz ari bagara prozesu partehartzaileek sekulako garrantzia dute, eta Hiri Debekatuaren Mapa horren adibidea da; normalean hirigintzako prozesu partehartzaileetan gizonezkoak egoten dira, eakumeek ez dutelako uste hirigintza aldatzeko euren iritzia aintzat hartuko denik. Programa hau emakumeentzako izan da, eta hori oso garrantzitsua da.
Eta bestetik, udaletan lan egiten duten arkitektuen formakuntza ezinbestekoa da, proiektu berrietan lehengo akatsak ez errepikatzeko lagungarria izango delako.
Eta iazko beste ekimen batean Irun emakumeek ere sortu zutela aldarrikatu zenuten…
Hiri Debekatuaren Mapan segurtasunaren arloa lantzen ari gara, baina hirigintzak adar pila ditu, eta horietako bat kale izendegian emakumearen presentzia da. Iaz hori aldarrikatzeko mugitu ginen eta Oiñaurreko etxebizitza eremu berrian kale batzuek emakumeen izena izatea lortu genuen.