Lidergoa mantentzeko partida, Abantorekin
Mikel Salegi entrenatzailearen taldea, Bigarren Mailako neskena, Abanto Club taldearen aurka ariko da asteburu honetako jardunaldian. Etzi arratsaldean jokatuko dute partida, 17:00etan, Abantoko Mortuero zelaian (Bizkaian). Lidergoa mantentzeko borroka...
Mikel Salegi entrenatzailearen taldea, Bigarren Mailako neskena, Abanto Club taldearen aurka ariko da asteburu honetako jardunaldian. Etzi arratsaldean jokatuko dute partida, 17:00etan, Abantoko Mortuero zelaian (Bizkaian). Lidergoa mantentzeko borroka izango da. Izan ere, oiartzuarrak lehenengoak dira sailkapenean eta Abantokoak bigarrenak, baina seina punturekin berdinduta daude. Bi taldeek irabazi dituzte jokatutako bi partidak.