Paez da Bidasoa Bizirikeko administrazio kontseiluko presidente berria
Bidasoa Bizirikeko administrazio kontseiluak ez ohiko bilera egin zuen joan den ostiralean. Bertan, Miguel Angel Paez (PSE-EE) irundarra kontseiluko presidente izendatu zuten; Irungo Udaleko Ogasun, Sustapen ekonomiko eta Plan Estrategikoko ordezkaria ...
Bidasoa Bizirikeko administrazio kontseiluak ez ohiko bilera egin zuen joan den ostiralean. Bertan, Miguel Angel Paez (PSE-EE) irundarra kontseiluko presidente izendatu zuten; Irungo Udaleko Ogasun, Sustapen ekonomiko eta Plan Estrategikoko ordezkaria da Paez. Hondarribiko lehenengo alkateorde Juan Mari Altuna (EAJ) izango da Bidasoa Bizirikeko lehendakariorde berria.
Beraiekin batera beste kide hauek eseriko dira erakundearen mahaian: Goizane Alvarez (PSE-EE), Juana Bengoetxea (PP), Jose Enrique Corchon (EAJ), Oinatz Mitxelena (Bildu) eta Manuel Millan (EB) Irungo ordezkariak, eta Iosu Alvarez (PSE-EE), Mikel Garmendia (Bildu) Hondarribikoak.
Lehen aldiz, Irungo Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek ahotsa izango dute Bidasoa Bizirikeko batzordean. Orotara, PSE-EE-k hiru ordezkari izango ditu, EAJ-k eta Bilduk bina, eta bana PP-k, eta Ezker Batuak.