Mikel Ugalde (Bakearen Aldeko Taldea): ‘Bateraguneko epaiaren etika’
Giza eskubideak, norbanakoak zein kolektiboak, errespetatuz, etikaren barnean oinarrituz, lortu beharreko bakea guztion egin beharra bada ere, gorengo sentiberatasun eta ardura erakutsi beharko lukete estatua gobernatzen duten instituzioek, esaterako, legegintzan, epai zereginetan eta exekutiboari dagozkion eginkizunetan. Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak bere desadostasuna jakinarazi nahi du bost auzipetuei ezarritako kartzela zigorra dela eta. Epaiketa horren inguruan jarraitutako prozedura ikusita, ardura eta kezka areagotzen zaizkio honako hau izenpetzen duen talde honi. Izan ere, bistan dago aintzat hartutako argudioek ez dutela epaituak ETAko kide direnik frogatzen, epaia eta justizia politikaren morrontzan jartzen ote deneko zalantzak ez baitira uxatzen. Horregatik guztiagatik, eta bakegintzaren eginbidearen ikuspuntutik izan ditzakeen ondorio larriengatik, epaitegiaren sentiberatasun eza dela eta bere nahigabea erakutsi nahi da ohar honetan. Ezinbestekoa da lehenbailehen ETA desagertzea, biolentziaren biktima guztiei zor zaien begirune eta elkartasuna aitortzea. Nahi eta nahiezkoa da, halaber, erakunde zibilak eta erlijio eremukoak, alderdi politiko eta sindikatuak, gizon eta emakumeak egiazko bakearen aldeko lanean lehentasun osoz, eta bete-betean, murgiltzea. Auzitegi Nazionalari eta botere judizialari justizia ziurtaraztea dagokio, hots, pertsonaren duintasuna ahalbidetzea. Duintasun honek, hain zuzen, ETAren amaiera eskatzen du, batetik, eta pertsona oro errespetatzea, gizon-emakume guztiek justizia eta askatasuna oinarritzat dituen bake bidean aurrera egitea, bestetik. Etikan eta bake gogoan oinarritutako justiziaren [...]
Giza eskubideak, norbanakoak zein kolektiboak, errespetatuz, etikaren barnean oinarrituz, lortu beharreko bakea guztion egin beharra bada ere, gorengo sentiberatasun eta ardura erakutsi beharko lukete estatua gobernatzen duten instituzioek, esaterako, legegintzan, epai zereginetan eta exekutiboari dagozkion eginkizunetan.
Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak bere desadostasuna jakinarazi nahi du bost auzipetuei ezarritako kartzela zigorra dela eta. Epaiketa horren inguruan jarraitutako prozedura ikusita, ardura eta kezka areagotzen zaizkio honako hau izenpetzen duen talde honi. Izan ere, bistan dago aintzat hartutako argudioek ez dutela epaituak ETAko kide direnik frogatzen, epaia eta justizia politikaren morrontzan jartzen ote deneko zalantzak ez baitira uxatzen. Horregatik guztiagatik, eta bakegintzaren eginbidearen ikuspuntutik izan ditzakeen ondorio larriengatik, epaitegiaren sentiberatasun eza dela eta bere nahigabea erakutsi nahi da ohar honetan.
Ezinbestekoa da lehenbailehen ETA desagertzea, biolentziaren biktima guztiei zor zaien begirune eta elkartasuna aitortzea. Nahi eta nahiezkoa da, halaber, erakunde zibilak eta erlijio eremukoak, alderdi politiko eta sindikatuak, gizon eta emakumeak egiazko bakearen aldeko lanean lehentasun osoz, eta bete-betean, murgiltzea.
Auzitegi Nazionalari eta botere judizialari justizia ziurtaraztea dagokio, hots, pertsonaren duintasuna ahalbidetzea. Duintasun honek, hain zuzen, ETAren amaiera eskatzen du, batetik, eta pertsona oro errespetatzea, gizon-emakume guztiek justizia eta askatasuna oinarritzat dituen bake bidean aurrera egitea, bestetik.
Etikan eta bake gogoan oinarritutako justiziaren zale da Bakearen Aldeko Taldea.
Mikel Ugalde. Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldearen izenean (Errenteria-Orereta).