Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala
Azken bi asteetan herriko zenbait elkarterekin bildu ostean, datorren astean, Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala. Bilera horietan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zineg...
Azken bi asteetan herriko zenbait elkarterekin bildu ostean, datorren astean, Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala. Bilera horietan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zinegotzia. Astelehenean Gabierrotako bizilagunen txanda izango da, eta 19:30ean bilduko dira, auzo elkartean. Asteazkenean (urriak 5), berriz, Gaztañoko auzotarrekin elkartuko dira Bukagaitz elkartean.
Pixkanaka joango dira hurrengo batzarren berri ematen.