Castor Telletxearen irudi lasaien erakusketa Euskadiko Kutxan
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Euskadiko Kutxak Kolon pasealekuan duen aretoan Castor Telletxea irundarrak prestatu duen argazki erakusketa. Goizean hedabideen aurreko aurkezpena egin zuten Belen Sierra Kultura ordezkariak eta Telletxeak berak. Telletxearen argazkiak lasaitasunerako gonbita dira; irudietan denbora pasatzen ikus daiteke. “Batzuetarako hiru edo lau orduko esposizioak erabili ditut”, esan zuen aurkezpenean. Bost gairen gainean egin du aukeraketa: Japonia, Venezia, Bretaña, neguko argiak eta portua. Denetan zuria eta beltza dira protagonista, kamararekin argiak eta itzalak harrapatzen ibiltzen baita irundarra. Castor Telletxearen erakusketa urriaren 9ra arte bisita daiteke Euskadiko Kutxan, lanegunetan 19:00etatik 21:00etara, eta igandetan 12:00etatik 13:30era.
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Euskadiko Kutxak Kolon pasealekuan duen aretoan Castor Telletxea irundarrak prestatu duen argazki erakusketa. Goizean hedabideen aurreko aurkezpena egin zuten Belen Sierra Kultura ordezkariak eta Telletxeak berak.
Telletxearen argazkiak lasaitasunerako gonbita dira; irudietan denbora pasatzen ikus daiteke. “Batzuetarako hiru edo lau orduko esposizioak erabili ditut”, esan zuen aurkezpenean. Bost gairen gainean egin du aukeraketa: Japonia, Venezia, Bretaña, neguko argiak eta portua. Denetan zuria eta beltza dira protagonista, kamararekin argiak eta itzalak harrapatzen ibiltzen baita irundarra.
Castor Telletxearen erakusketa urriaren 9ra arte bisita daiteke Euskadiko Kutxan, lanegunetan 19:00etatik 21:00etara, eta igandetan 12:00etatik 13:30era.