Amenabarri esleitu dizkio Udalbatzak Olalde urbanizatzeko lanak
Altzibarko Olalde eremua urbanizatzeko lanak esleitzea onartu zuen Udalbatzak atzoko udalbatzarrean, Gobernu Taldearen eta EAJren aldeko botoekin. Hamaikabateko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen. Urbanizazio lanak Amenabar SL enpresari esleitu dizki...
Altzibarko Olalde eremua urbanizatzeko lanak esleitzea onartu zuen Udalbatzak atzoko udalbatzarrean, Gobernu Taldearen eta EAJren aldeko botoekin. Hamaikabateko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen.
Urbanizazio lanak Amenabar SL enpresari esleitu dizkiote, 2.690.000 euro pasatxotan. 25 hilabeteko epea izango du enpresak lanak egiteko.
Ogasun eta Kontu Berezien, eta Ongizate batzordeen ordutegia ere aldatu zuten udalbatzarrean. Orduak aldatu bai, baina egunak mantenduko dituzte. Aurrerantzean, Ogasun eta Kontu Berezien batzordea 09:00etan izango da eta Ongizate Batzordea, 19:00etan (hileko lehenengo eta hirugarren astearteetan, biak).
Bestalde, Herri Musikaren Txokoarekin eta Luberri Ikasgune Geologikoarekin orain arte Udalak zituen hitzarmenak berritzeko prozedura martxan dago, baina EAJk eskatuta, mahai gainean utzi ziren bi gaiak, 2ongi aztertzeko denbora izateko”. Beranduenez, urriko udalbatzarrean lantzeko konpromisoa hartu zuen Udalbatzak (baliteke aurretik jorratzea, eta horretarako ezohiko udalbatzarra deitzea).
Uztaileko eta abuztuko protokolo gastuen berri ere eman zuten udalbatzarrean. Uztailean 147,80 euro eta abuztuan 285,50 euro gastatu ditu Alkatetzak kontzeptu horretan.