Udal ludotekan izena emateko epea zabalik, etzira arte
Ludotekaren ikastute berrirao matrikulaepea zabalik dago
Seme alabak udal ludotekara bidali nahi dituzten gurasoek, etzira bitarte izango dute matrikula egiteko aukera. Udal ludoteka 0 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta bertan parte hartzeko, aurretik izena eman behar dute gurasoek.
Horretarako, kultura saileko bulegoetara jo beharko dute interesdunek goizez, 8:00etatik 14:00etara, edo ludotekara arratsaldez, 16:30etik 18:00etara.
45 haur gehienez
Berrituta dator gainera ikasturte berrirako ludoteka eta horregatik aste honetan zehar, Ludoteka ateak zabalik egitasmoa egiten ari dira Jokaitza eta Kultura saila. “Jendaurrean, modu irekian egoitzan egindako berrikuntzak erakutsi nahi dizkiegu hurbiltzen diren guztiei eta baita ikasturtearen gaineko xehetasunak eman ere” azaldu dute arduradunek.
Ludotekan izena eman dezaketen haurren kopurua mugatua dela ere nabarmendu dute arduradunek, gehienez 45 haurrek hartu ahalko dute parte. Beraz haur gehiagok izena ematen badute zozketa egingo dute arduradunek matrikulatutako haurren banaketa eta ordutegiak zehazteko.
Urriaren 3an ikasturte hasiera
Ikasturte berria, datorren astelehenean, urriaren 3an hasi eta apirilean amaituko da. Beraz, joan den urtean bezala, maiatza eta ekainean ludotekak ez du zerbitzurik eskainiko.
Matrikulari dagokionez, iazko prezio bera izango du. Kurtso osorako 30 euroko kuota bakarra oradaindu beharko dute gurasoek.
Halaber, 0 eta 3 urte arteko haurrak lagunduta egon beharko dutela gogorarazi dute udal ludotekako arduradunek: “arratsaldea gurasoekin pasa beharko dute hiru urte baino gutxiago dituzten umeek”.