Parkina, urtarrilerako
Dena ongi, 2012ko urtarrilaren lehen asterako irekiko dute San Juan Harria plazako lur azpiko aparkalekua. Aste honetan bertan jakingo da zein enpresak kudeatuko duen. Guztira 412 ibilgailurentzako lekua izango du parkinak, lur azpiko bigarren eta hirugarren solairuetan. Lehen solairua kultur erabileretarako gordeko da, eta udal bulego batzuk ere jasoko ditu. Atzoko bisitaldian lanak erritmo onean doazela baieztatu zuen Jose Antonio Santano alkateak: «Datorren urteko urtarrilerako aparkalekua ireki ahal izango dugu; batetik, lanak amaituko dituztelako, eta bestetik aste honetan bertan enpresa kudeatzailea esleituko dugulako». Aparkalekuko paretak dagoeneko margotu dituzte langileek, eta egunotan bentilazio sistemako sarea eta argi koadroak jartzen ari dira. Bitartean, beste lan batzuk ari dira burutzen San Juan plazan: lur gaineko baldosak jartzen, lorategietako eremuak zehazten… Datozen asteetan plaza inguratzen duten kale-argiak jarriko dituzte eta, hemendik gutxira, Bisera deritzon eraikina noiz eta nola eraitsiko duten erabaki beharko du udalak. Urteotako obrarik handiena San Juan Harriakoa urteotako obrarik handiena izango da Irunen. 2009ko uztailean sartu ziren makinak, eta, atzerapenik gabe, heldu den urteko urtarrilean irtengo dira. Lur azpiko aparkalekuko eta kanpoaldeko hiritartze lanen aurrekontua 14.406.181 eurokoa da guztira.
Dena ongi, 2012ko urtarrilaren lehen asterako irekiko dute San Juan Harria plazako lur azpiko aparkalekua. Aste honetan bertan jakingo da zein enpresak kudeatuko duen. Guztira 412 ibilgailurentzako lekua izango du parkinak, lur azpiko bigarren eta hirugarren solairuetan. Lehen solairua kultur erabileretarako gordeko da, eta udal bulego batzuk ere jasoko ditu.
Atzoko bisitaldian lanak erritmo onean doazela baieztatu zuen Jose Antonio Santano alkateak: «Datorren urteko urtarrilerako aparkalekua ireki ahal izango dugu; batetik, lanak amaituko dituztelako, eta bestetik aste honetan bertan enpresa kudeatzailea esleituko dugulako». Aparkalekuko paretak dagoeneko margotu dituzte langileek, eta egunotan bentilazio sistemako sarea eta argi koadroak jartzen ari dira.
Bitartean, beste lan batzuk ari dira burutzen San Juan plazan: lur gaineko baldosak jartzen, lorategietako eremuak zehazten… Datozen asteetan plaza inguratzen duten kale-argiak jarriko dituzte eta, hemendik gutxira, Bisera deritzon eraikina noiz eta nola eraitsiko duten erabaki beharko du udalak.