OAAMk presoak etxeratzeko bandera jartzeko deia egin du
Oarsoaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) balkoietan, lantegietan, elkartean edo beste zenbait tokitan euskal presoen eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen duten banderak jartzeko deialdia egin du. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal pres...
Oarsoaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) balkoietan, lantegietan, elkartean edo beste zenbait tokitan euskal presoen eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen duten banderak jartzeko deialdia egin du.
OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mendekuan eta gogorrotan oinarritutako espetxe politika horrek zigor gehiegikeria ezartzen die presoei nahiz euren lagun eta senideei”.
Bidaiaren arriskuaz ere ohartarazi dute, eta dispertsio politikaren eraginez, errepideetan hamasei lagunek galdu dutela bizia jakinarazi dute. Horrez gain, espetxe politikaren eraginez, 21 euskal preso hil direla, 50i baino gehiagori 197/06 doktrina aplikatu zaiela eta hamar lagunek gaixotasun sendaezinak izan arren espetxean jarraitzen dutela gogorarazi dute.
“Euskal Herrian ireki den aro berrian” euskal preso eta iheslarien gaia ezin dela albo batera utzi adierazi dute, eta horregatik “ezinbestekoa” dela herritarren presioa.